WELCOME 2017ko programa

Home / Profesionalak / WELCOME 2017ko programa


Edizio honetako programa ikusi. Gogoratu, PDF formatuan ere jaitsi dezakezu.


09:00 IREKIERAKO EKITALDIA

  • XABIER OTXANDIANO Ekonomi Garapen, Merkataritza eta Enplegu Saileko Zinegotzi Ordezkaria. Bilboko Udala
  • IMANOL PRADALES – Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Diputatua, Bizkaiko Foru Aldundia
  • ISABEL MUELA – Merkataritza eta Turismo Sailburuordea, Eusko Jaurlaritza
09:20 ALDAKUNTZA OROKORRA

Elkartu berrizteko

Pentagrowth-ek XXI mendeko erakundeek arlo digitalean beraien hazkundearentzako izan behar duten klabeak ematen ditu.

Pentagrowth metodologiak erakundeak indarrean dituzten aktiboak eta ahalmenak ekosisteman libreki dauden elementuak uztartzen laguntzen duen metodologia da, haziera handiko negozio modelo berri bat diseinatzeko asmotan.

  • JAVIER CREUS – Ideas for Change-ko sortzailea
10:00 ESKAERAREN ALDAKUNTZA
Departamento de Turismo, Comercio y Consumo. Gobierno VascoEusko Jaurlaritzaren Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa Sailaren lidertzapean

Turespaña-ren estrategia gizarte eta ekonomia jasangarriaren alde:  Eskaera aldatzen

Administrazioaren helburu nagusia biztanlegoaren onura ekonomikoa eta soziala lortzea da.  Kontutan hartuz turismoaren hazkundea, berrikuntza teknologikoak, turismo forma berriak eta nazioarteko egoera ekonomikoa eta politikoa, Turespañak ekimen estrategia berri bat diseinatu du. Estrategia honek bost urtetan garatu den ikerketa batetan eta alemaniar merkatuan abian jarritako ekimen batetan oinarrituta dago.

Bere helburua: turismo jasangarriaren bitartez espainiar merkatuak duen pisua handitzea: Segmentu Kosmopolita. Nortzuk dira? Zeren bila daude? Non daude? Zelan kokatzen gara?

  • MANUEL BUTLER – Turespaña-ko Zuzendari Nagusia
10:40 ESKAINTZAREN ALDAKUNTZA

Airbnb: ekonomia partekatua edo hiriaren komertzializazioa?

Airbnb modu ikusgarri batean hasi egin da (%474 Amsterdam, 2015). Zelako eragina izan du hoteletako sektoreari, gure hiriburuei eta beraien biztanleriari? Egia dena zera da: Airbnb-k ez dituela datuak partekatzen. Hotelschool The Hague-k egindako ikerketa kuantitatiboek erakusten dute ekimen honek aurreikusitako efektu baikorrak dituen edo kontraz, erabat komertziala da eta hiriko bizitza modu okerrean eragiten duen.

  • DR. J. A. OSKAM – Director Research Centre, Hotelschool The Hague
11:20 HELMUGA TURISTIKOEN ALDAKUNTZA

Spotlight on Málaga

2003 urtea Malagaren aldakuntzaren abiapuntua da. Eguzki eta hondartza helmuga turistiko bat izatetik urtean zehar kultura turismo proposamen bat izatera heldu da. Picasso Museoaren eta Arte Garaikideko Zentruaren irekierarekin nazioarteko beste egoitza batzuen etorrera suposatu zuen: Pompidou Zentrua, Carmen Thyssen Museoa edo San Petesburgoko Errusiako Estatuko Museoaren sukurtsala. Garraio konexioak eta esparru publiko eta pribatuaren arteko lankidetza aldakuntza horren faktore klabeak izan dira eta ondorioz mundu guztiko turisten erakarpena.

Aldakuntza guzti honen gakoak egile nagusien eskutik ezagutuko dugu:

  • JAVIER HERNÁNDEZ RODRÍGUEZ – Turismo eta Sustapeneko Zuzendari Nagusia
  • JOSÉ MARÍA LUNA  – Zuzendaria Orokorra. Casa Natal Picasso, Centro Pompidou Málaga, Colección de Museo Ruso de San Petersburgo-ko kudeaketa daraman agentzia publikoa
  • FRANCISCO MORO – AEHCOSko Malagako lehendakariordea. AEHCOS, Asociación de Empresarios Hoteleros de la Costa del Sol
 12:10 Smart Travel News, media partner de WELCOME 2017ALDAKUNTZA DIGITALA

Aurkezlea: Juan Daniel Núñez. Argitaratzailea, Smart Travel News

Spanish Travel Market, opportunities and challenges

European Online Travel Overwiew (16th edition) oinarri duen hitzaldia da. Bertan, Travel industriak Europak eta Espainian izandako datu nabarmenenak plazaratuko dira. Ondoren, hitzaldiak sektoreak hurrengo urteetan datozen erronkei eta aukerei zelan heldu behar dien aztertuko du.

  • FABIÁN GONZÁLEZ – Market Analyst, Spain. Phocuswright
Zelan garatu enpresa ekimen bat hotelen sektorean krisi garaian ahaleginean hil egin gabe

Hotel kate berri bat irekitzea ez da lan erraza Espainia bezalako merkatu heldu batean, berezko kapital batekin eta krisi garaian. Kateak, 4 urteko epean, 10 hotel ireki ditu eta errentagarritasuna eman du. Kate berri honen sortzaileak arrakasta honen esperientzia eta garatutako estrategia kontatuko digu.

  • JUAN CARLOS SAN JUAN – CEO Casual Hotels
13:00 universidad-de-deusto-welcome-2017BITARTEKOTZAREN ALDAKUNTZA

Deusto Unibertsitatearen lidertzapean

Mahai-ingurua: Salmenta zuzena edo bidai agentzien bitartekotzaren bide berriak?

Behin teknologia berriak eta internetek eraginez bitartekotzaren desagerketaren eztabaida gaindituta, bitartekotzaren enpresak aldaketa nabarmen bat eman dute eta gaur egun turismo industriaren adar nagusienetako bat da. Mahai-inguru formatu batean aldakuntza honek dakarren aukerak eta mehatxuak eztabaidatuko ditugu ikuspuntu ezberdinetatik.

Moderatzailea:

  • AINARA RODRÍGUEZ ZULAICA – Deustuko Unibertsitateko doktorea eta irakaslea turismo bitartekaritzan Turismo Graduan

Hizlariak:

  • JOSEBA URQUIOLA – Merkataritzazuzendaria, Club Marco Polo
  • DAVID VIDAL – Head of Sales Management, Amadeus
  • STEFAN DAPPER  – TUI Spain-eko Zuzendari Nagusia
14:00 NETWORKING BAZKARIA
14:00-14:30
WORKSHOP ETA LUNCH. Antolatzailea: CEAVCEAV estará en WELCOME 2017
Goi mailako 100 leku baino gehiago Alemania, Txekia eta Poloniako herrialdeetan, Lufthansa-rekin

Lufthansarekin etor zaitez eta Mapa Tours, Special Tours, Tui Spain, Maritim Hoteles, Politours eta Expedia TAAP-ek dituzten programazioak ikasi. Networking koktel bat eskainiko da (workshopera izen eman duten bidai agentzietako profesionalei zuzenduta bakarrik).

Info gehiago

15:30 Diputación Foral de Bizkaia - partner de Welcome Bilbao 2017HELMUGA TURISTIKOA ALDATU DEZAGUN. ELKARREKIN

Bizkaiko Foru Aldundiaren lidertzapean

logo-serious-play-welcomeLego Serious Play

Turismo industriaren talde ikuspegia osatzeko zure iritzia gehitu.

Lego Serious Games dinamika baten bitartez, etorkizunean helmuga turistiko eta enpresa bezala ditugun erronkak elkar identifikatzeko gonbitea luzatzen dizugu, denok irabazi dezagun.

Jolastera ausartzen zara?

*WELCOMEra azaldutakoentzat. Ez ahaztu ekintza honetan izango zarela baieztatzea izena ematerakoan.

18:00
Ayuntamiento de Bilbao, partner de WELCOME 2017
WELCOME ITXIERA

Bilbao zaporeko momentuak
Terraza, bistak, musika eta garagardo bikaina