Txostengileak

Home / Txostengileak


Javier-Creus-welcome-bilbao-2017

JAVIER CREUS
Ideas for Change [email protected]

Lankidetzazko ekonomiaren, ekonomia irekiaren, P2P edo gizarte berrikuntzaren kontzeptuen pentsalari eta estratega berritzaile famatua. Aldakuntzarako palanka esponentzialak aztertzen duen @pentagrowth txostenaren egilea (2015). Bezeroak: ADEO, Telefónica, Repsol, Nettit, Provenance, Henkel, Seat, Accor, Bristol City Council. Ouishare Internacional enpresako kontseilaria eta presidentea Espainian.

Aurretik: @kubik espacio multidisciplinar enpresako sortzailea eta Digital Mood. “No Somos Hormigas” (Mondadori, 2011) liburuaren idazlea.


MANUEL BUTLER
Turespaña-ko Zuzendari Nagusia

Esperientzia handiko pertsona Europa Ekialdean, Ipar Amerikan eta Latinoamerikan 25 urte eman ondoren, bai arlo publikoan zein pribatuan. 1985etik Estatuko Administradore Zibila da.

Turismo Kontseilari lanak egin ditu Erresuma Batuko eta Alemaniako enbaxadetan eta Miamiko Kontsulatuan, non Espainia gurutzaontzietako helmuga bezala bultzatu zuen. ETCko (European Travel Commission) Presidentea izan da eta ainbat artikulu idatzi izan ditu gurutzaontzi eta turismoari buruz, OMT eta Ekonomia Ministerioak argitaratuak.

Besteak beste, irakasle lanak egin ditu Fundación de Puertos, Colegio oficial de Ingenieros Navales, Universidad Internacional Menéndez Pelayo eta Instituto de Empresa-Madrid erakundeetan.


oskam-ponente-welcome-2017

DR. J.A. OSKAM
Director Research Centre, Hotelschool The Hague

Hagako Hostelschool Ikerketa Zentroko zuzendaria. Zentro honetan bi ikerketa eremu nagusi dituzte: hotelen jokaera eta bere ondorio komertzialak, eta beste aldetik hotel industriaren etorkizuneko bilakaera. Jeroen ikerketa bigarren lerro honetan kokatzen da, Airbnb eta OTA fenomenoak sakonki aztertu ditu.

Amsterdameko Unibertsitateko doktorea (Soziologia eta Literaruta) 1992an. Herbehereetako eta Espainiako zenbait ostalaritza eskoletan eta hoteletan lan egin du. Bartzelonako EADA Business School-eko irakaslea da Hotel Kudeaketan eta Journal of Tourims Futures aldizkariaren argitaratzailea.


javier-hernandez-welcome-2017

JAVIER HERNÁNDEZ
Málaga Udaleko Turismo eta Sustapeneko Zuzendari Nagusia

Málagako Udalean Destinos Turísticos-eko kudeatzailea eta Zuzendari Nagusia 4 urteetan, bere herria Destinos Turísticos de Grandes Ciudades –ean kokatzea zuen helburu nagusia. 2015etik Málaga Udaleko Nazioarteko Harremanetarako Koordinatzailea. Hotel eta jatetxe enpresa ezberdinen zuzendaritza batzordeko kidea, kategoria ezberdinetako negozioak eraman ditu. Neurri ezberdinetako hotel eta establezimenduen irekiera prozesuetan espezializatua.


Francisco Moro estará en WELCOME 2017

FRANCISCO MORO
MS Maestranza Hotelaren Zuzendaria

2006 geroztik Málagako AEHCOS (Asociación hotelera de  empresarios de la Costa Del Sol) zuzendariordea da. Foro de Turismo de Málagaren sortzailea eta ordezkaria. CEM-eko Confederación de empresarios de Málaga) Zuzendaritza Batzordearen kidea. Málaga Merkataritza Ganbarako Turismo mahaiaren kidea. Málagako Unibertsitateko Hotelen Zuzendaritza eta Kudeaketa Masterraren irakaslea.

 


jose-maria-luna-welcome-2017

JOSÉ MARÍA LUNA
Casa Natal Picasso, Centro Pompidou Málaga, Colección de Museo Ruso de San Petersburgo-ko kudeaketa daraman agentzia publikoaren zuzendaria (Málagako Udala)

Filosofia eta Letraseko Lizentziatua Málagako Unibertsitatean. Granada eta Sevillako Masterra Kultur Kudeaketan. Doktorakuntza Malagako Unibertsitatean eta formakuntza ESESA (Escuela Superior de Estudios de Empresa)  marketing eskolan eta komunikazioan EADEn (Escuela de Alta Dirección de Empresa).

Granadako la Fundación Rodríguez-Acosta-n (2003-2009) eta Marbellako Fundación Museo del Grabado Español Contemporáneo zuzendaria (1991-2003 eta 2009-2011). Hastapenetan Marbellako Kultura Saileko Koordinatzailea (1991-1995).


fabian-gonzalez-welcome-2017

FABIÁN GONZÁLEZ
Phocuswright-eko kanpoko analista espainiar merkaturako

UAHko Hotel Zuzendaritzako diplomaduna, telekomunikazio ingenieritzako 2 kurtsoa ere egina du unibertsitate berdinean. Gaur egun Phocuswright-eko kanpoko analista da espainiar merkaturako, Bazkide-Zuzendaria The Digital Band-en eta Digitalmeteo-n.

Aurretik PriceWaterHouseko kanpoko kontsultore bezala lan egin du informazio eta komunikazio teknologietako departamentuko arduraduna ITHn (Instituto Tecnológico Hotelero).


juan-carlos-sanjuan-welcome-2017

JUAN CARLOS SANJUÁN
Casual Hoteles-eko sortzailea eta Zuzendari Nagusia

2013an Casual Hoteles sortu zuen, aurretik Valentziako Holiday Inn eta Olympia Hotel, Events & Spa High Tech hotelen Zuzendari Nagusia eta Zuzendari Ordea Melia Hotels International-en.


AINARA RODRÍGUEZ-ZULAICA, ponente en WELCOME 2017

AINARA RODRÍGUEZ-ZULAICA
Turismo Graduko irakaslea Deustuko Unibertsitatean

”Experiencias Turísticas de Patrimonio Industrial. Modelo de aplicación al Bilbao Metropolitano” tesiarekin doktoratu zen Deustuko Unibertsitatean. Enpresa eta Ekintza Turistikoetan teknikaria eta Kongresu, Ekitaldi eta Azoka Antolakuntzako Masterra

“Planificación, programación y operación de viajes combinados” eta “Asesoramiento, venta y comercialización de productos y servicios turísticos” liburuen egilea. Gaur egun, ikerlaria eta irakaslea Deustuko Unibertsitateko Gizarte eta Giza Zientzien Fakultatean, Turismo Departamentuan, Bitartekotza eta Ekitaldien sailetan.


DAVID VIDAL, ponente en WELCOME 2017

DAVID VIDAL
Head of Sales Management, Amadeus

David Vidalek zenbait ardura ditu Amadeus enpresaren barruan: salmenten departamentuaren estrategia eta plangintza komertziala definitzen du, Revenue Budget & Forecast-en kolaboratzailea da, bezeroen hileroko errentagarritasuna (ACR) kontrolatzen du, sektoreko ekitaldietan erakundea ordezkatzen du eta Business &Leisure zuzendariarekin batera produktuari lotua antolatzen diren kanpaina eta ekitaldiak koordinatzen ditu.